28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialeko aldaketa, AR2 eremuko 1. sektoreari dagokiona. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da 2021eko urtarrilaren 12ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela aldaketa egitea Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialean, AR2 eremuko 1. sektoreari dagokionez, Eguesko industrialdeko I.16 lurzatian. Leunamme Engineering SL da sustatzailea.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2100751