28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAITZ

Oihan aprobetxamenduaren enkantea

Urdaizko Kontzejuak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea: larizio pinuak eta pinu gorriak, 66 m³ zur eta 2.678 m³ enbor txiki egiten dutenak.

Kokalekua: Ermitabizkar-bordeta alderdiak (unadak: 1a, 1c, 1d, 1f, 1g, 2c, 3c (arrasean), 8a, 8b, 9e, 10b).

Prezioa: 28.420,38 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: bakanketa eta arraseko mozketa.

Hasierako prezioa: 28.420,38 euro, gehi aplikagarriak diren zergak.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Esteribarko Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2021eko otsailaren 26ko 13:30ak baino lehen, ostirala baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren %2 ordaindu dela frogatzeko.

Eskaintza ekonomikoak Urdaizko kontzeju-etxean irekiko dira egun horretan bertan, 2021eko otsailaren 26an, ostiralarekin, 14:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2021eko martxoaren 4an, ostegunarekin, 14:00etan.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea eginen da 2021eko martxoaren 4an bertan, ostegunarekin, 18:00etan, Urdaizko kontzeju-etxean.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Esteribarko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian.

Urdaitzen (Esteribar), 2021eko urtarrilaren 20an.–Kontzejuko burua, Jesús María Arana García.

Iragarkiaren kodea: L2101023