28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-53 eta UC-53A unitateen eremuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehendabizikoa.–Aurkeztu diren alegazioak erabaki honetan azaldutako moduan ebaztea.

Bigarrena.–Behi betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Tafallako HAPOko UC-53 eta UC-53A unitateen eremuan. Plan berezia 2020ko abenduaren 11n aurkeztu zen (4.775 sarrera erregistroa), eta San Manuel y San Severino egoitzak sustatu zuen.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita hartan jasotako hirigintza arauak ere, honako xedapen honetan adierazitakoarekin bat: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua.

Laugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura - Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen buruan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Bosgarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, baita igortzea ere Udaltzaingora eta Aholkularitza Juridikora, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zazpigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Tafallan, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101127