28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laguntza ekonomikoak, banakako ebaluazio araubidean, 2021. urtean gizarte-larrialdi egoeran diren pertsona eta/edo familiendako

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/545755). DDBN identifikazioa: 545755.

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

–Nutrizioa eta higienea.

–Osasunarekin ikusteko duten laguntzak.

–Helduak. Prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

–Txikilandia udal ludoteka.

–Tafallako Haur Eskola.

–Eskolako materiala.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 8.500,00 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “0-23111-4800000 Gizarte-larrialdietarako transferentziak”.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2021eko azaroaren 30a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2101122