28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. sektoreko UT-1.1 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2020ko abenduaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 3. sektoreko 1. poligonoko 847., 848., 849. eta 850. lurzatietan, Corporación Jofemar 1971 SAk sustatu duena, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 22an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Azkoienen, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101246