28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 289. lurzatian. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Milagroko katastroko 1. poligonoko 289. lurzatiko xehetasun-azterketa, Navaragon SLk sustatu duena. Helburua da etorkizuneko eraikinen mugimendu eremuak antolatu eta banatzea, gehienez ere familia bakarreko 14 etxebizitza lortzeko, eta, orobat, etxebizitzetako forjatuen garaierak ezartzea, baita teilatu-hegalaren gehieneko garaiera eta hautatzen den estalki mota ere, multzoaren koherentzia bermatzeko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2100746