28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, ZO-3.3 eremuan dagoen 5. poligonoko 2535. lurzatian. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mendabiako Udal Planeko ZO-3.3 eremuan dagoen katastroko 5. poligonoko 2535. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Conservas Viuda de Cayo Sainz SLk sustatu duena, eraikuntzako lerrokadurak eta materialen eta beste batzuen baldintza estetikoak ezartzeko egin daitezkeen eraikinetarako.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2100355