28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lurzoruaren aprobetxamendu berezien tasa etetea

Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Indarrik gabe uztea lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatik “Mahaiak, aulkiak eta beladoreak” epigrafean ezartzen diren tasak. Etenda geldituko dira indarrean sartzen denetik Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren xedapen irangakor hau, eta 2021eko ekitaldi osoan zehar, horrek zerga-egitaterik sor ez dezan.

Bigarrena.–Erabaki hau izapidetzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

570/2020 eta 1781/2020 espedienteak.

Uharten, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2100761