28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 28an, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 58.711,54 euro.

II. kapitulua: 2.521,29 euro.

III. kapitulua: 29.930,00 euro.

IV. kapitulua: 107.352,40 euro.

V. kapitulua: 19.615,37 euro.

VI. kapitulua: 0,00 euro.

VII. kapitulua: 18.704,24 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 0,00 euro.

Guztira: 236.834,84 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 56.650,00 euro.

II. kapitulua: 74.601,29 euro.

III. kapitulua: 150,00 euro.

IV. kapitulua: 37.976,00 euro.

V. kapitulua: 0,00 euro.

VI. kapitulua: 60.787,55 euro.

VII. kapitulua: 0,00 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 6.670,00 euro.

Guztira: 236.834,84 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2101554