28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Beatriz Sanz García andrea, Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak,

AGINTZEN DUT:

1. Beatriz Sanz García andrea, Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2021eko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2100990