279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa, 2022rako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2021eko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin. Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Rocaforten, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2116945