279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2022rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022an indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2022ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Garesen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2116849