279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2022ko zerga-tasak

Legardako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa hauek ezartzea 2022ko ekitaldirako:

1.–Lurraren kontribuzioa:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: % 0,2526ko tasa.

Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: % 0,754ko tasa.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,50eko tasa.

4.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: % 15.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Legardan, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2116830