279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1265/2021 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez tanpoi eremuak baimentzen baitira su-gorrina (Erwinia amylovora) izeneko gaitzari dagokionez Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean.

Su-gorrina (Erwinia amylovora (Burr.) Winsl. et al.) gaitz larri bat da, eremu babestuko berrogeialdiko izurritzat jotzen dena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduan, zeina landareen izurrien kontra babesteko neurriei buruzkoa baita.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 450/2012 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen gaitz hori, errosazeoen bakterio-sua izenekoa, Erwinia Amylovora (burr.) Winsl. et al. bakterioak eragindakoa, ofizialki ezarrita zegoela Nafarroako Foru Komunitate osoan, eta haren kontrolerako zenbait neurri fitosanitario hartu ziren.

Batzordearen 2019ko azaroaren 28ko 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduak, zeinak baldintza uniformeak ezartzen baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamendua betearazteko, baimentzen du tanpoi eremuak ezartzea su-gorrina pairatzen duten landareak ekoiztu edo lekualdatzeko.

Ebazpen honek I. eranskineko lurzatiak baimentzen ditu tanpoi eremu gisa, eta horiek horrela mantentzeko baldintzak zehazten ditu, bai eta bakterio-suarekiko sentikorrak diren espezieen mintegi produktoreek lurzati berriak eskatzeko bete behar duten eredua ere, II. eranskinaren araberakoa.

Ikusita Nekazaritza Zerbitzuak aldeko txostena eman duela I. eranskineko lurzatiak baimentzeari buruz, izaera horrekin mantentzeko baldintzei buruz eta II. eranskineko lurzatiak sartzeko eskaera ereduari buruz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskinean jasotako poligonoak eta lurzatiak tanpoi eremu gisa baimentzea su-gorrina izeneko gaitza eragiten duen Erwinia amylovora (Burr.) Winsl. et al. bakterioari aurka egiteko. Horietan sartutako lurzatietan sortzen diren espezie ostalariak eremu babestuetarako merkaturatzen ahalko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko landare-zikloa hasi arte, bai eta beste tanpoi eremu batetik edo eremu babestu batetik etorri eta tanpoi eremu horretan sartutakoak ere, baldin eta gutxienez 7 hilabete eman badituzte bertan, apirilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko aldia barne.

2. Baimendutako tanpoi eremu bateko lurzatiak dituzten mintegiek landaketetan izandako aldaketa guztien berri eman beharko diote Nekazaritza Zerbitzuari, hala nola Erwinia amylovora pairatzen duten espezieak erauztea edo landaketa berri bat egitea.

3. Tanpoi eremu batean lurzati berriak sartu nahi dituzten mintegiek edo lurzati berriak dituen tanpoi eremu bat ezartzea nahi dutenek, baldin Erwinia amylovora pairatzen duten espezieak ekoizteko lurzatien titularrak badira, eskaera bat aurkeztu beharko diote, apirilaren 1a baino lehenago, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari, II. eranskineko eredua erabiliz, esteka honetan eskura dagoena:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/produccion-y-comercializacion-de-plantas-de-vivero

4. I. eranskinean zehaztutako tanpoi eremuek kontrol ofizialaren pean jarraituko dute, bat etorriz Batzordearen 2019ko azaroaren 28ko 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduan jasotako baldintzekin (erregelamendu horren bidez, baldintza uniformeak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamendua betearazteko).

5. Tanpoi eremu batean atzematen bada Erwinia amylovora-ren infekzio bat, eremuko mintegi eskatzaileak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu gaitza desager dadin, salbu eta landarea ekoizteko lurzatian edo haren inguruan atzematen bada. Halakoetan, tanpoi eremuak baimenduta egoteari utziko dio, eta babestu gabeko eremuaren sailkapena izanen du berriz.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko azaroaren 23an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

2021eko kanpainan baimendutako tanpoi eremuak

IZENA

UDALERRIA

TANPOI EREMUA OSATZEN DUTEN POLIGONO ETA LURZATIAK.

KATASTROKO LURZATIAK, EKOIZPENERAKO BAIMENDUAK

Alesbes-3

Alesbes

1., 3. (salbu lurzati hauek: 2262, 2263, 2264, 2265, 2275, 2276, 2277 eta 2278), 4., 5., 6., 7. eta 8. poligonoak

Alesbes, 4. poligonoa, 1906. lurzatia

Caparroso

12. eta 17. poligonoak

Cadreita-3

Cadreita, 1. poligonoa, 938. eta 758. lurzatiak

Cadreita, 4. poligonoa, 1486. lurzatia

Cadreita, 2. poligonoa, 466. lurzatia

Cadreita

1., 2., 4. eta 5. poligonoak

Cadreita, 5. poligonoa, 202., 69. eta 63. lurzatiak

Valtierra

1., 2., 3., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak

Arguedas

5. poligonoa

Ameskoabarrena-1

Ameskoabarrena

3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 13. eta 14. poligonoak

Ameskoabarrena, 4. poligonoa, 469. lurzatia

Ameskoako hermendia

2. eta 3. poligonoak

Urbasa

3., 4. eta 5. poligonoak

Fustiñana-4

Fustiñana

1., 2., 3., 4., 7., 9., 10.,11. eta 12. poligonoak

Fustiñana, 3. poligonoa, 263. eta 270. lurzatiak

Buñuel

3. eta 4. poligonoak

Beintza-Labaien-1

Basaburua

9., 14. eta 15. poligonoak

Beintza-Labaien, 2. poligonoa, 1710. lurzatia

Ultzama

19. poligonoa

Beintza-Labaien

1., 2. eta 3. poligonoak

II. ERANSKINA

Espezie ostalariak ekoizteko/merkaturatzeko lurzatiak su-gorrinarako (E. amylovora) tanpoi eremu batean sartzeko eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2116618