2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2022ko zerga-tasak
Esteribarko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak onetsi zituen. Hona haien zerrenda:
a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: % 0,233.
b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera, % 1eko udal indizea.
c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera.
Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:
–% 25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.
–% 50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.
d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 4.
e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
–Karga-tasa: % 9.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L2116862