279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Kontribuzio bereziak ezarri eta agintzeko espedientea, sareak berritzeko obrak direla eta, Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezarri eta agintzeko espediente bat, sareak berritzeko obrak direla eta, Cintruenigoko (Nafarroa) Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egon dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2021eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an, eta jendaurreko aldi hori iragan da inork alegazio, kexa, ohar edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hala bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta erabakiaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Cintruenigon, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

ERANSKINA

Cintruenigoko Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5.1.b) eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kontribuzio bereziak udal ogasunaren baliabidea dira.

Udal honek zoladura jarriko du eta hornidura eta saneamendu sareak berrituko ditu Cintruenigoko (Nafarroa) Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan.

Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia hartzea, obra horien kostuari, gero zehaztuko den proportzioan, aurre egiteko. Hasiera bateko kalkuluaren arabera 637.558,03 euro izanen dira, kontribuzio bereziak ezarriko direlako sareen berritze lanak finantzatzeko soilik, herrian egin den moduan obren aurreko fase guztietan, zoladurari eta sareei dagozkien lanak egitean.

Udalak, obra hori finantzatzeko, 294.723,37 euroko dirulaguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari sareen lanetarako. Beste aldetik, Udalak 110.650,57 euroko BEZa berreskuratuko du. Beraz, Udalak finantzatu beharreko zenbatekoa 232.184,09 eurokoa da. Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik toki erakundeak jasaten duen kostuaren % 90 izanen da, gehienez ere, kontribuzio berezien zerga-oinarria.

Udal honek Kontribuzio bereziak ordainarazteko ordenantza onetsi zuen: hasiera batean 1984ko martxoaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta behin betiko, 1984ko apirilaren 16koan; horren iragarkia 1984ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.

Toki Ogasunei buruzko aipatu Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, kontribuzio berezien zergapeko egintza da subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea kasuan kasuko toki erakundeek obra publikoak egitearen ondorioz edo toki mailako zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

Udaleko arkitektoak emandako txostena ikusita, bertan adierazi baita obrak egitearen ondoriozko zergadunen onura berezia.

Kontuan hartuta Udalaren jarduneko Kontu-hartzailetza gaituak eginiko txostena, 2021eko abuztuaren 16koa.

Aintzat hartuta ezen Cintruenigoko Udalak, 2021eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoarekin erabaki zuela onestea honako inbertsio honen proiektu teknikoa: “Zoladura jartzea eta sareak berritzea Cintruenigoko (Nafarroa) Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan”.

Ikusita aipatutako aginduak eta haiekin bat heldu direnak, bai Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legekoak bai udal ordenantzakoak.

Aintzat hartuta Ekonomia eta Ogasun Batzordearen 2021eko abuztuaren 26ko irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehendabizikoa.–Kontribuzio bereziak ezartzea Cintruenigoko (Nafarroa) Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritzeko obretarako.

Bigarrena.–Aipatu tributuaren ordainketa agintzen duen espedientea irekitzea, banaketa oinarri hauei jarraikiz:

a) Obren guztirako kostua 637.558,03 euro izanen da, eta Udalak, obrak finantzatzeko, bere gain hartutako zenbatekoa (jasandako kostua) 232.184,09 euro izanen da.

b) Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa behin-behinean finkatzea: 108.022,57 euro, hau da, Cintruenigoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren % 46,52ri dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu egingo da aipatu obrak bukatu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagozkion kuotak kalkulatzeko”.

d) Honako banaketa modulu hauek batera aplikatzea: fatxadaren metro linealak (% 60ko haztapenarekin) eta lurzatiaren azalera (% 40ko haztapenarekin).

Hirugarrena.–Aurreko puntuan xedatutakoaren ondorioetarako, zergadunen behin-behineko zerrenda onestea, bai eta banako kuotak ere, zeinak kalkulatuak baitira modulu aplikagarria ezarriz jasanaraztekoa den obra kostuari, espedientean jaso den Kontu-hartzailetzaren txostenean ezarri bezala.

Laugarrena.–Erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunean Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den moduan.

Ezartzea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikotzat joko direla kontribuzio bereziak ezartzeari eta horiek ordaintzeko agindu zehatzari buruzko hasierako erabakiak, beste erabaki bat hartu beharrik gabe, eta orduan bai erabakia eta bai behin betiko testua argitaratuko direla Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako moduan. Ezagutzen diren subjektu pasiboei banaka jakinaraziko zaizkie dagozkien kuotak; bestela, ediktu bidez jakinaraziko dira.”

Iragarkiaren kodea: L2116914