279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren azaroaren 30eko 504/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Apirilaren 25a: San Markos, herriko festa eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 2, 5, 6, 7 eta 8a: Caparrosoko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2022an aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

A) Bulegoetako langileak:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ostiralera.

B) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 22tik 31ra bitarte (biak barne) eta irailaren 9tik 14ra bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo ohiko osoko bilkuran”.

Caparroson, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2116966