279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, 2022rako ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren tributu bidezko diru-sarrerak, prezio publikoak eta ordenantza fiskalen aldaketa.

Erabaki hori 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n. Espedientea 30 egun baliodunez izan zen jendaurrean.

Epe horretan alegazio bakarra jaso da, zehazki ondoko ordenantza honen tasei buruzkoa: José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Beraz, ez da behin betiko onetsi, aurretik ebatzi behar baita aurkeztutako alegazioa.

Ez da alegaziorik aurkeztu gainerako zerga-tasa, prezio eta tasei dagokienez, ez eta hasiera batez onetsitako ordenantza fiskalen aldaketari dagokionez ere.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi dira alegaziorik jaso ez duten espedienteak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Onetsitako zenbateko eta prezio guztiak indarrean jarriko dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari –Udalaren osoko bilkurari, alegia– zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ONETSITAKO KARGA-TASAK ETA ORDENANTZA FISKALAK

I.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

Karga-tasa mantentzen da: % 4.

Behin betiko onetsi da instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskalean egindako aldaketa eta, beraz, 3.bis artikulua gehitu zaio: Hauxe du edukia:

“Hobariak.

3.bis artikulua. Zergaren kuotaren % 10eko hobaria ezartzen da, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta autokontsumorako instalazioak badira. Ez da hobari hori aplikatuko, baldin eta betebehar hori badute Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera.

Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea eta instalazioa autokontsumorako izatea.

Hobari hori erreguzkoa da eta alkateak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta.

Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira horretarako imprimakiak betez, obra-lizentziaren eskabidearekin batera, eta onetsi aurretik txosten teknikoa beharko dute”.

II.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Mantentzen dira ordenantza arautzailean onetsitako honako hobari hauek, zergaren kuotaren gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoaren arabera:

a) % 50eko hobaria “EKO ibilgailuetarako”.

b) % 100eko hobaria “0 isurtze ibilgailuetarako”.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

1,1 indizea.

IV.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten den legezko gehieneko kopurua, lege haren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Karga-tasa berdin mantentzen da, honako hau tarte bakoitzerako:

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

% 8

19 urte

% 8

18 urte

% 8

17 urte

% 8

16 urte

% 25

15 urte

% 25

14 urte

% 25

13 urte

% 25

12 urte

% 25

11 urte

% 25

10 urte

% 25

9 urte

% 25

8 urte

% 25

7 urte

% 25

6 urte

% 25

5 urte

% 25

4 urte

% 25

3 urte

% 25

2 urte

% 25

Urtebete

% 25

Urtebetetik behera

% 25

V.–Ordenantza, terraza eta beladoreak ezarri eta erabiltzea arautzen duena.

Behin betiko onetsi da kentzea 2021erako onetsitako etetea, honako tasa honen kobrantzari dagokionez: Lurzoru publikoa mahai, aulki eta mahai hankabakarrekin okupatuz, terrazak eta mahai hankabakarrak ezarri eta erabiltzea arautzen duen ordenantzak araututako tasa. Beraz, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera berriz aplikatuko da tasa hori, tarifa hauei jarraituz:

I. epigrafea.–Terrazak okupatzea mahai eta aulkiekin: 20,00 euro, mahai eta denboraldi bakoitzeko.

II. epigrafea.–Mahai hankabakarrekin okupatzea: 5,00 euro, metro koadro eta denboraldi bakoitzeko.

III. epigrafea.–Lurzorua terrazekin okupatzea soilik gazteriaren festetan eta herriko festetan. Tarifa bakarra: 100,00 euro urtean.

IV. epigrafea.–Terrazan herriko festetan eta gazteriaren festetan baimendutako mahaien eta aulkien kopurua halako hiru baino gehiago paratzeagatik, 5,00 euro erantsiko zaizkio tarifari aparteko mahai bakoitzeko.

VI.–Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena.

Behin betiko onetsi da prezio horiek arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hona hemen tarifak:

KUOTA

2022

UDAKO ASTEBURUKO BONUAK

Helduak (>16 urte)

18,90 euro

Haurrak (4-15 urte)

12,60 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+% 33)

12,60 euro

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

8,80 euro

Haurrak (4-15 urte)

5,40 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+% 33)

5,40 euro

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

52,20 euro

Helduak (>16 urte)

31,40 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+% 33)

15,70 euro

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

31,35 euro

Helduak

31,35 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+% 33)

26,15 euro

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

41,80 euro

Helduak (>16 urte)

104,50 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+% 33)

71,10 euro

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun astean)

20,95 euro

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun astean)

31,35 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun astean)

20,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun astean)

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

35,00 euro

PADEL PISTEN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

5,00 euro

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,50 euro

VII.–Ordenantza, espedienteak eta agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena:

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–DIN A-4ko fotokopia bakoitzeko, bi aldeetatik: 0,15 euro.

–Agirien konpultsa: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0,50 euro.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Erroldatze agiriak: 1,00 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3,00 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

–Katastroko orriak: 1,00 euro.

VIII.–Ordenantza fiskala, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituena.

Behin betiko onetsi da honako tasa hau:

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 33,00 euro.

IX.–Ordenantza fiskala, lizentziak emateko, hirigintzan bestelako jarduketak egiteko eta kontroleko jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituena.

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

1. epigrafea: (Nafarroako Administrazio Auzitegiak deuseztatua, 2190 zenbakiko Ebazpena, 2018ko abenduaren 17koa, 18-0174 gora jotzeko errekurtsoa).

2. epigrafea: (Nafarroako Administrazio Auzitegiak deuseztatua).

3. epigrafea: obra-lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan:

–3.1. azpiepigrafea: obra gauzatzeko aurrekontua 15.025,30 eurokoa edo txikiagoa duten obretan bada, 33,20 euroko tasa.

–3.2. azpiepigrafea: 3.1 azpiepigrafean biltzen ez diren obrak. Tasa honen kuota aterako da zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraituz) % 0,2198ko karga-tasa aplikatuz.

4. epigrafea: banantzeko, zatitzeko edo eransteko lizentziak ematea: 100,00 euro.

5. epigrafea: eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea. Horien kuota aterako da eraikitako metroei tarifa hau biderkatuz: 0,449 euro/metro koadro eraikia. (Zerga-oinarria: metro koadro eraikiak × 0,449 euro/metro koadroa).

X.–Ordenantza fiskala, irekitzeko lizentzien edo kontrolatzeko administrazio jardueren tasak arautzen dituena.

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

1. Establezimenduak berritik paratzea: 100,00 euro.

2. Lokala lekualdatzea: berritik paratzen diren establezimenduen tasaren % 50 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jardueraren kuotaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, salbu eta eskabidea sei hilabeteko epean egiten bada, aurreko titularrari udal lizentzia ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, 12,02 euro ordainduko dira lizentzia emateko udal eskubideengatik.

XI.–Ordenantza, hilerriko zerbitzu eta jardueren prezio pulbikoak eta beste ehorzketa zerbitzuenak arautzen dituena.

Behin betiko onetsi dira tasa-tarifa hauek:

–Ehorzketa zerbitzuak:

  • Nitxoan ehorztea: 20,00 euro.
  • Panteoian ehorztea: 40,00 euro.
  • Lurrean ehorztea: ehorzleak igortzen duen faktura.
  • Lurra pikatzea: 150,00 euro.
  • Errautsen ehorzketa: 20,00 euro.
  • Nitxo-kaperan ehorztea: 20,00 euro.
  • Hondakinen kaxa: 18,00 euro.
  • Panteoiak edo nitxoak irekitzea: 20,00 euro.
  • Hondakinak panteoira aldatzea: 40,00 euro.
  • Hondakinak nitxora aldatzea: 20,00 euro.
  • Hondakinak kaperara aldatzea: 20,00 euro.

–Kontzesioak:

  • Nitxoen kontzesioa: 876,00 euro.
  • Lur kontzesioa: 1.134,00 euro.
  • Kolunbarioaren kontzesioa: 205,00 euro.

XII.–0-3 urtekoendako eskolako tasa.

Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

XIII.–Ordenantza, bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena.

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

–Bide publikoko lurzorua okupatzea, obretako materialak, aldamioak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro/eguna.

–Eremu publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro/eguna.

–Lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 7. hilabetetik aurrera: 20,44 euro/eguna.

Saltokiak kaleko merkatu txikian:

–Saltoki finkoak: 2,00 euro/metroa/eguna.

–Behin-behineko saltokiak: 2,00 euro/metroa/eguna.

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak: 9,00 euro/eguna.

–Taberna-ibilgailuak: 40,00 euro/eguna.

–Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25,00 euro, metro koadroko edo frakzioko eta urteko, edo frakzioko.

–Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25,00 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25,00 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2116864