279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ur zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren 35. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2021eko irailaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren 35. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa hori 2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean, baita Udaletxeko iragarki taulan jarri ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko epea amaituta, ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izatera pasa da. Inguruabar hori eta behin betiko testua argitaratzen dira, ondorio juridikoak sortzeko.

Beran, 2021eko arazoaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

UR ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN
35. ARTIKULUAREN ALDAKETA

Artikulu horrek idazkera hau izango du:

35. artikulua. Goi-hornidurako uraren sarea.

Sare hauen bidez ura eramaten da iturburuetatik depositu erregulatzaileetaraino.

Ez da baimenik emanen harguneak egiteko goi-hornidurako sareetan, honako kasu hauetan izan ezik:

–Interes orokorreko arrazoiengatik. Edonola ere, Udalak aintzat hartu beharko ditu arrazoi horiek.

–Behe-banaketa saretik urrun dauden lurzoru urbanizaezinetan, abeltzaintza erabilerarako baino ez diren harguneak baimendu ahal izango dira, betiere udal teknikarien aldez aurreko aldeko txostenarekin, biztanleriaren horniduran izan dezakeen eraginari dagokionez.

Iragarkiaren kodea: L2116904