279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko aurrekontua betearazteko 30. oinarriaren lehenbiziko eranskina. Aurrekontuan aldaketa egiteko 09/2021 espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, jendaurrean jarri eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez. Halaber, iragarkia Udalaren ediktu-taulan argitaratu zen.

Hasierako onespenaren iragarkiaren akats zuzenketa 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an, eman zen argitara. (Aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an). Iragarki hori ere Udalaren ediktu-taulan argitaratu zen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), eta argitara ematen da.

30. OINARRIAREN LEHENBIZIKO ERANSKINA

Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak

5.000 euroko zenbatekoa 16.000 eurora aldatzea hurrengo aldaketa izendunaren eranskinean:

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

41 23991 48200

Iruña-Tuterako elizbarrutiko Caritas.

“Gizarte arloko jarduerak” garatzea Barañainen.

16.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Barañainen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2116975