2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arbizun, 2021eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2116912