278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1.–Kreditu gehigarria.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: 26.488,00 euro.

Finantzaketa.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 26.488,00 euro.

2.–Transferentzia positiboa.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: 3.400,00 euro.

Finantzaketa.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Zenbatekoa: -3.400,00 euro.

Arian, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.

Iragarkiaren kodea: L2116933