278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Eskumenak eskuordetzea

Ablitasko Udaleko Alkatetzaren azaroaren 26ko 369. Ebazpenaren bidez, erabakitzen da Ablitasko Udaleko zinegotzi ordezkarien izendapena.

Alkatetzaren eskuordetzeak.

Ikusirik zer eskudantzia ematen dizkioten alkateari Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23. artikuluak eta Toki-erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta harekin bat datozenek.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Honako zinegotzi honen esku uztea Alkatetzari alor batzuetan dagozkion eskumenak, salbu inoren eskuan utz ez daitezkeenak:

–Maite Melero Pellicer: Kiroleko, Ogasuneko, Ekonomiako eta Kontuetako zinegotzi ordezkaria.

Eskuordetze honetan sartzen da bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, barnean dela hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebaztekoa.

Bigarrena.–Zinegotzi ordezkariari jakinaraztea ezen Alkatetza honek, jarraituz Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluari, informazioa jaso behar duela eskuordetutako eginkizunen kudeaketaz eta eskuordetzea erabiliz emandako egintzez eta xedapenez. Orobat, erabaki garrantzizkoak hartu behar direnean, Alkatetzari aitzinetik emanen zaio horren berri. Alkatetza honek eskuordetzea ezeztatzen edo aldatzen ahal du, eginkizunetako ordezpena emateko erabili diren formalitate berberen bidez. Ulertuko da eskuordetza eman duen Alkatetzak egin dituela ordezkarien egintzak; horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Maite Melero Pellicerri eta Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateari, eta honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2116939