278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2021eko azaroaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko udal aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2022ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2022ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2021eko azaroaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2116943