278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2021eko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Murillo el Cuenden– egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Murillo El Cuenden, 2021eko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2116825