278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendigorrian, 2021eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2116935