278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2022. urterako lan egutegia

Irurtzungo Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin Osoko Bilkuran, udal langileen 2022ko astegunetako jaiegunen egutegia onartu zuen, eta 2022rako jaiegun ordaindu eta berreskuraezin gisa honako hauek ezarri zituen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege Magoak.

–Apirilaren 14a: Udaberriko oporrak, osteguna.

–Apirilaren 15a: Udaberriko oporrak, ostirala.

–Apirilaren 18a: Udaberriko oporrak, astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Nazioarteko Eguna.

–Uztailaren 21a: Irurtzungo jaiak.

–Uztailaren 22a: Irurtzungo jaiak.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a: Espainiar Estatuko Eguna.

–Azaroaren 1a.

–Azaroaren 11: Herriko patroia.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Irurtzungo Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solteak utziz, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean hartzen ahalko direnak.

Horrez gain, langileek norberaren gauzetarako 3 egun aukeratu eta hartzeko eskubidea izango dute, aldez aurretik alkatetzari behar besteko aurrerapenaz eskatu eta arrazoituz.

d) Aurreko a) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Betiere, 2022rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Irurtzunen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2116954