278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Getze Galarren, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2116845