278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

103/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2021eko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Horrek plantilla organikoa aldatzea dakarrenez, Hezkuntza Departamentuak proposatutako plantilla aldaketa ere jaso da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu huts batzuetan espezialitatea eta hizkuntza kentzeari dagokionez. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Foruzain-komisarioak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11275, 11276, 11277, 11278 eta 11279 zenbakiak dituztenak.

–Suhiltzaile-ofizialak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11280 eta 11281 zenbakiak dituztenak.

–Suhiltzaile-ofizialordeak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11282, 11283, 11284, 11285 eta 11286 zenbakiak dituztenak.

–Foruzain-agente lehenak: hogeita bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11287, 11288, 11289, 11290, 11291, 11292, 11293, 11294, 11295, 11296, 11297, 11298, 11299, 11300, 11301, 11302, 11303, 11304, 11305, 11306, 11307, 11308, 11309, 11310, 11311, 11312, 11313, 11314 eta 11315 zenbakiak dituztenak.

–Foruzain-agenteak: hogeita hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11316, 11317, 11318, 11319, 11320, 11321, 11322, 11323, 11324, 11325, 11326, 11327, 11328, 11329, 11330, 11331, 11332, 11333, 11334, 11335, 11336, 11337, 11338, 11339, 11340, 11341, 11342, 11343, 11344, 11345, 11346, 11347, 11348 eta 11349 zenbakiak dituztenak.

–Suhiltzaileak: laurogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11350, 11351, 11352, 11353, 11354, 11355, 11356, 11357, 11358, 11359, 11360, 11361, 11362, 11363, 11364, 11365, 11366, 11367, 11368, 11369, 11370, 11371, 11372, 11373, 11374, 11375, 11376, 11377, 11378, 11379, 11380, 11381, 11382, 11383, 11384, 11385, 11386, 11387, 11388, 11389, 11390, 11391, 11392, 11393, 11394, 11395, 11396, 11397, 11398, 11399, 11400, 11401, 11402, 11403, 11404, 11405, 11406, 11407, 11408, 11409, 11410, 11411, 11412, 11413, 11414, 11415, 11416, 11417, 11418, 11419, 11420, 11421, 11422, 11423, 11424, 11425, 11426, 11427, 11428, 11429, 11430, 11431, 11432, 11433, 11434, 11435, 11436, 11437, 11438 eta 11439 zenbakiak dituztenak.

2. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu huts batzuetan espezialitatea eta hizkuntza kentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, kendu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: laurogeita bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 0084, 30255, 30339, 30475, 31204, 32385, 32649, 32795, 32799, 32805, 32810, 32829, 32878, 32913, 32919, 32942, 32951, 32985, 33012, 33256, 33499, 33600, 33612, 33680, 33750, 34120, 34165, 34181, 34213, 34270, 34278, 34489, 34507, 34635, 34672, 34849, 34955, 34996, 35016, 35178, 35199, 35345, 35366, 35382, 35444, 36131, 36150, 36155, 36182, 36192, 36971, 37941, 38561, 38601, 38632, 38645, 38745, 38749, 38750, 38786, 38788, 38790, 38794, 38795, 38812, 38842, 38849, 38850, 38864, 38869, 38888, 38906, 38915, 39199, 39200, 39201, 39202, 39203, 39204, 39205, 39206 eta 39207 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117046