278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Egoitza elektronikoa sortzea

Alkatetzaren 1310/2021 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmena erabiliz,

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Corellako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.corella.es helbide elektronikoan. Corellako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Ebazpena jakinaraztea Udaleko arlo guztiei, eta argitaratzea Corellako Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena: Corellako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Corellan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2117039