278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea lehenbiziko aldaketa 2021eko plantilla organikoan, eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, 15 egun balioduneko epean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, 235. artikuluarekin loturik (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da aipatutako jendaurreko aldia iraganda, eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2116886