278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2022ko karga-tasa

Burlatako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zuen:.

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren % 0,338ko karga-tasa onestea 2022rako.

2.–Erabaki hau jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan iragarkia jarrita.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabete bateko epean.

Burlatan, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116957