278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

102/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 19. artikuluaren Bat apartatuaren 9. zenbakian, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat ezartzen du, non sartuko baitira, aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2017ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuak, sektore eta kolektibo hauetan: administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak, ikerketako langileak, osasun publikoko langileak eta ikuskaritza medikoko langileak, baita beste zerbitzu publiko batzuetakoak ere.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak eta bat etorriz aipatu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen artikulu horretan ezarritako egonkortze tasaren arauekin, ondorioztatzen da guztira 216 lanpostu sartu behar direla lan publikoaren eskaintzan, aipatu legean ezarritako egonkortze tasak barne hartzen dituen sektoreei dagozkienak.

216 lanpostu horiek zehaztu ondoren, beharrezkoa da multzo horretan sartuak dauden egiturazko 70 lanpostu plantillan finkatzea, aldi baterako kontratua duten langileek betetzen baitituzte proiektu jakin bati lotuak egon gabe. Horren helburua da 2021eko lan publikoaren eskaintzan sartzea, zehazki, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze tasari dagokion eskaintzan.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 70 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak lanpostu bat moldatzeko planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondoren adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

–Fisioterapeutak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 39467, 39468, 39469, 39470, 39471 eta 39472 zenbakiak dituztenak.

–Hezkuntza laguntzako espezialistak: hirurogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 39473, 39474, 39475, 39476, 39477, 39478, 39479, 39480, 39481, 39482, 39483, 39484, 39485, 39486, 39487, 39488, 39489, 39490, 39491, 39492, 39493, 39494, 39495, 39496, 39497, 39498, 39499, 39500, 39501, 39502, 39503, 39504, 39505, 39506, 39507, 39508, 39509, 39510, 39511, 39512, 39513, 39514, 39515, 39516, 39517, 39518, 39519, 39520, 39521, 39522, 39523, 39524, 39525, 39526, 39527, 39528, 39529, 39530, 39531, 39532, 39533, 39534, 39535 eta 39536.

Bi.–Aurreko apartatuan sortutako lanpostuak Hezkuntza Departamentuaren I. kapituluaren aurrekontu-partiden kargura finantzatuko dira (gaur egun egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberak).

2. artikulua. Lanpostu bat moldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

Goi mailako teknikari* lanpostu bat, plantilla organikoan 33590 zenbakia duena, goi mailako tituludun lanpostu bihurtzen da, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116752