278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

101/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian ezartzen denez, administrazio publikoetako zenbait eremu eta sektorek aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat izaten ahalko dute, non sartuko baitira, aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2016ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuen %90, gehienez ere.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, administrazio publikoetako aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarrian honako hauek sartuko dira, betiere 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian ezartzen diren baldintzetan: aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2016ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuen %100, gehienez ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillaren datuak azterturik, eta bat etorriz 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian enplegua egonkortzeko tasaren gaineko arauekin eta, orobat, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean ezarritako tasa gehigarriarekin, ondorioztatzen da ezen, aipatutako 3/2017 Lege horretan ezarritako egonkortze-tasaren sektoreei dagokienez, guztira 111 lanpostu sartzen ahal direla lan publikoaren eskaintzan.

111 lanpostu horiek aukeratu ondoren, beharrezkoa da multzo horretan sartuak dauden egiturazko 63 lanpostu plantillan finkatzea, aldi baterako kontratua duten langileek betetzen baitituzte proiektu jakin bati lotuak egon gabe. Horren helburua da 2021eko lan publikoaren eskaintza partzialean sartzea, zehazki, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako egonkortze-tasa gehigarriari dagokion eskaintzan.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 63 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondoren adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko laguntzako medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Elizondoko OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72349 zenbakia duena.

–OOLTko laguntzako medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Irurtzungo OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72350 zenbakia duena.

–OOLTko laguntzako medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Aurizko OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72351 zenbakia duena.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Artaxoa-Larragako OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72352 zenbakia duena.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Zangozako OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72353 zenbakia duena.

–LZBko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72354 zenbakia duena.

–OOLTko laguntzako OLT-EUDak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Leitzako OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72355 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Leitzako OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72356 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72357 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Elizondoko OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72358 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Agoizko OOLTari atxikia, plantilla organikoan 72359 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Erizainak: hogeita bat lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72363, 72364, 72365, 72366, 72367, 72368, 72369, 72370, 72371, 72372, 72373, 72374, 72375, 72376, 72377, 72378, 72379 eta 72380 zenbakiak dituztenak.

–Fisioterapeutak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72381 eta 72382 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72383 zenbakia duena.

–Zeladoreak: hamar lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72384, 72385, 72386, 72387, 72388, 72389, 72390, 72391, 72392 eta 72393 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hemezortzi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72394, 72395, 72396, 72397, 72398, 72399, 72400, 72401, 72402, 72403, 72404, 72405, 72406, 72407, 72408, 72409, 72410 eta 72411 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116751