277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, baldintzak bete izanik probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

Nolanahi ere, izangai batzuek hautapen prozesua gainditu duten arren, beren kasuan ez da bidezkoa izendapen proposamena egitea, bi lanpostuk euskaraz jakitea eskatzen baitute (B2), eta izangai horiek ez dute baldintza hori egiaztatu.

1. Onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen zenbait lanpostu betetzeko izendapen proposamena, honako hauen alde:

–Igoera txanda:

LOPEZ ARISTREGUI, DAVID

–Txanda irekia:

RUIZ RUIZ, RAQUEL

GUINEA HIDALGO, ANA

LAPORTA HERRERO, M.ª ISABEL

LACUNZA JUANGARCIA, CLARA ISABEL

MARTIN CONTERO, MARIA DEL CARMEN

GOMEZ LEONE, CRISTINA

GONZALEZ MEDRANO, PAULA

LARRION LABIANO, ALBA

BASTERRA JIMENEZ, IZASKUN

ARDANAZ ELCID, ANA MARIA

GARCIA CASAL, JESUS ANTONIO

DEL RÍO MARTIN, TAMARA

ARPON MARCOS, VALENTINA

PEREDA EUSA, NAHIA

DIAZ LEIVA, FRANCISCO JAVIER

PABLO IRACHE, MARIA ANGELES

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2116553