277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2448/2021 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, José Fernando Morán Juez jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2020ko uztailaren 17an emandako 1074/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostua bat betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 2032 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2021eko azaroaren 3an egindako proposamena, José Fernando Morán Juez jauna Zientzien Saileko “Landare Fisiologia” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–José Fernando Morán Juez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Landare Fisiologia” jakintza-arlokoa da, 2032 zenbakia du, eta Zientzien Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2116467