277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Lurraren kontribuzioaren 2021eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da Lurraren kontribuzioaren 2021eko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2021ko azaroaren 26tik 2022ko urtarrilaren 14a arte izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko abenduaren 17an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2116599