277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04054 JV/sr espedientea.

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Victor Masferrer Anglada eta Maite Basterra Casado.

Helbidea: Jauregi kalea 57- 4.C, 20009 Donostia (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Eskatutako emaria: 1,07 l/s-koa.

Kokalekua: Orizki auzoa, Orabidea alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Xedea: Lekunberriko Borda baserriko etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko mutur batean iragazki bat duen hodi bat sartuko da errekan, eta harrien bidez finkatuko da. Hodiak HDPEzko hazbeteko diametroa eta 350 metroko luzera izanen du; zanga batean sartuta joanen da eta 1.000 litroko edukiera duen biltegi bateraino eramanen du ura. Biltegi horretatik hornituko da Lekunberriko borda baserria, zangan sartuta joanen den 50 metroko luzerako eta hazbete bateko diametroko hodi baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko azaroaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2116858