277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-536

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Zubiriko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arga ibaia, Leranoz erreka zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esteribar (Nafarroa).

Isuriari, gehienez ere 36.000 m³-ko bolumena izanen du urtean, aurretratamendua eginen zaio. Honako hauen bidez gauzatuko da tratamendu hori: arbastatzea, imhof motako lehen mailako dekantagailua, iragazkidun bakterio-geruza, bigarren mailako dekantazioa eta birzikulazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2116859