277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 22an egindako ezohiko Batzorde Erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2022ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2021eko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2116771