277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

588/2021 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ainhoa Sandua Domblas andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko Prestakuntzako Unitate Teknikoko buru. Zentro hori Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita dago.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 17ko 142/2021 Ebazpenaren bidez, 2021eko martxoaren 22an kargutik kendu zen, berak hala eskatuta, Jesús Ibañez Abad jauna, Prestakuntzako Unitate Teknikoko burua. Unitate hori dago Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Ainhoa Sandua Domblas andrea, B mailako funtzionarioa, proposatu du burutza hori betetzeko. Ainhoa Sandua Domblas atxikia dago Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikora (Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, atalburuak, bulego-buruak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutu horiek),

EBAZTEN DUT:

1. Ainhoa Sandua Domblas andrea izendatzea Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko Prestakuntzako Unitate Teknikoko buru. Izendapenak 2021eko abenduaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2116554