277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduaren tarifetan 2022rako. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko irailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea prezio publikoen tarifei buruzko I. eranskina, Ezkabarteko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduan.

Erabaki da tarifak gehitzea hareazko pisten instalazio berriak erabiltzeko eta matrikula-gastuetarako. Kiroldegiko 2022rako tarifen eranskina honela gelditzen da:

I. ERANSKINA: EZKABARTEKO UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA

Udal kiroldegiko tarifak 2022rako

–Abonuen tarifak 2022rako:

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

(eurotan)

TARIFA BAKARRA

(zenbatekoa,00)

Abonua jarduerekin

19,00

160,00

Gimnastika (3. adina)

95,00

KIROL ANITZEKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00

Hilabetea

129,00

Hiruhilekoa

377,00

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50

Hilabetea

48,00

Hiruhilekoa

142,00

ERABILERA ANITZEKO ARETOA

1 ordu

15,00

PRESTAKUNTZA GELA

1 ordu

11,00

KIROLDEGIA (instalazio osoa)

Egun erdia

60,00

Egun bat

100,00

Ekitaldiak

500,00-1.000,00

(*) Kontuan hartuko da ekitaldia egiteko zenbat langile kontratatu behar diren.

  • Txartelaren kopia: 3,00.
  • Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2,00.
  • Matrikula: 30,00 (aukerakoa, baja eman nahi bada denboraldia bukatu baino lehen).

–Hareazko pistaren tarifak:

NAFARROAKO ESKUBALOI FEDERAZIOKO KIDEAK ETA EZKABARTEKO INSTALAZIOKO ABONATUAK

(eurotan)

ORDUAREN PREZIOA

(eurotan)

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago)

20,00

20,00

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago)

10,00

10,00

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

150,00

15,00

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

80,00

8,00

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

300,00

15,00

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

140,00

7,00

BESTE KIROL BATZUEN FEDERAZIOETAKOAK ETA EZKABARTEKO INSTALAZIOKO BAZKIDE EZ DIRENAK

(eurotan)

ORDUAREN PREZIOA

(eurotan)

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago)

30,00

20,00

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago)

15,00

15,00

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

200,00

20,00

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

110,00

11,00

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

380,00

19,00

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

180,00

9,00

Salbuespenak:

* Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie kirol instalazioak erabil ditzaten liga edo lehiaketetan parte hartzeko, gehienez astean 6 orduz.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2116817