277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako Udalaren tokiko protokoloa onartzea, udalerriko espazio publikoetan eraso sexistak prebenitu eta artatzeko

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, onetsi du Oltza Zendeako Udalaren tokiko protokoloa onartzea, udalerriko espazio publikoetan eraso sexistak prebenitu eta artatzeko.

Protokoloaren eduki osoa Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian dago argitaratua, esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/baed2d7a-3cc8-4ca8-aed6-55effb3ca5ba/

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinazri eta hurrengo egunetik aurrera; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Oltza Zendean, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2116810