277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, ikastetxeetan bazkaltzeko prestazio ekonomikoena, 2022ko urtarriletik ekainera (2021-2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 598040.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562917).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran onetsia.

Onuradunak eta xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, norgehiagokako araubidean, Burlatan erroldaturik dauden eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskola-jantokira joan daitezen, baldin eta 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan, 2021eko urtarrila-ekaina aldirako.

Burlatako ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik zailtasunak dituzten familiendako.

Deialdiaren finantzabidea.

Deialdirako aurreikusitako zenbatekoa ehun eta berrogeita lau mila laurehun eta hogeita bost euro da (144.425,00 euro), Udalaren 2022. urteko gastu aurrekontuan sortuko den partidaren kontura: 23111 4890000, “Eskola-jantokiaren bidezko laguntzak”.

Zenbateko hori gehitzen ahalko da 2021-2022 ikasturteko deialdia erregularizatzearen ondoriozko kopuruarekin, aurretiaz organo eskudunak baimena emanik, aipatu den aurrekontuko partidan ezarririko mugaraino.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluaren arabera, dagokion aurrekontu kreditua izan aurretik ere ematen ahalko diote hasiera Nafarroako toki erakundeek gastu espedienteen izapidetzeari, espedienteok zein ekitalditako aurrekonturi egotziko zaizkion, ekitaldi horretan bertan nahiz aurrekoan. Izapidetzea aurreratzen zaion gastu hori eta, kasua bada, hura adjudikatzea edo ebaztea loturik egonen da kreditua egotearen baldintza etengarriari.

Errenta maila eta familia-unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, eskola-jantokietako batez besteko prezioaren %95aren gainean, edo egiazko kostuaren gainean, kasua bada.

Aurkezteko epeak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren13tik 17ra (biak barne).

Argibide gehiago, Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

Burlatan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116961