277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren azaroaren 29ko 578/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen Lesakako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia 2021eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Lesakako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

–Onartuak:

BERMEJO SAN BUENAVENTURA, ELIAS

–Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Merezimenduak baloratzeko deialdia egitea epaimahaiari.

Hirugarrena.–Agintzea iragarki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lesakako Udalaren webgunean eta Udalaren iragarki-taulan.

Lesakan, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2116931