277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1177E/2021 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita “Landaben” U.I.Xeko GZ-2 eremurako (7. poligonoko 1353. lurzatia) Hiri-jarduketarako plan bereziari buruz. Sustatzailea BAPI Sociedad de alquileres SLU da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. artikuluarekin bat, Hiri-jarduketarako plan berezia plan partzialaren aldaketa txikitzat hartzen da, eta beraz, abenduaren 11ko 21/2013 legearen 6. artikuluaren arabera, ingurumen ebaluazio sinplifikatua behar du.

Hiri-jarduketarako plan bereziaren eremua hirigunearen mendebaldean dago, Barañaingo mugan, Landabengo industrialdean dagoen hiriaren kanpoaldeko inguru batean, Arga ibaiaren eskuineko aldean. 7. poligonoko 1353. lurzatia ukitzen du, 2779,49 m²-ko azalera hartzen duelarik.

Hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea da egungo GZ-2ren mugak aldatzea eta dauden eraikinak finkatzea ahalbidetuko duten hirigintzako determinazioak ezartzea, lurzatiaren (ZN-1) perimetrotik abiatuta eremu berri bat sortzeko. Mendebaldean bazterreko bidearen diseinua errepikatuko da eta tokiko bide sisteman sartuko da; hegoaldeko mugan eremu libre publiko bat aurreikusi da, espaloi erabilera izanen duena, eta ekialdean, eremu pribatua lagako da tokiko berdegune gisara.

Jarduketarako azalera hiri lurzoru finkatugabe gisa ageri da eta Arga ibaiaren eskuinaldean dago, Argaren ibai-parkearekin muga eginez. Legez eraikita dagoen zatian erabilera eta eraikuntzak bere horretan mantenduko dira; mantendu eginen da halaber 1353. lurzatian barna doan Landabengo industrialdearen ertzeko kalearen trazadura ere; ibai ondoko zatian, berriz, perimetroko berdegune bat sortzea da asmoa.

Hiri-jarduketarako plan bereziaren ezaugarriak aztertuta, ez da ingurumen eragin nabarmenik aurreikusten, ingurua txikia baita, Landabengo industrialdean txertatua, industriako erabilera finkatua duena eta aipatzeko moduko ingurumen elementurik ez duena.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak ebatzi du Hiri-jarduketarako plan bereziak ez duela ingurumen eraginik sortzen eta ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egoki bideratu dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen txosten estrategikoa egitea Iruñeko Udal Planeko “Landaben” U.I.X unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia), ulerturik ez duela ingurumen eraginik sortzen. Sustatzailea BAPI Sociedad de alquileres SLU da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2116785