277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

508/2021 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Txistu espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Ezkarozeko “Valle de Salazar” musika eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Ikusirik Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, Ezkarozeko “Valle de Salazar” musika eskolako titularra den aldetik, musika eskola horretan Txistu espezialitatea irakasteko baimena eskatu ondoren tramitatu den espedientea.

Eskatutako espezialitate hori baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena ere aztertu da.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzenduko duten oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Txistu espezialitatea inskribatzea Ezkarozeko “Valle de Salazar” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean (ikastetxearen kodea: 31008751). 2021eko urriaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera tramitatzeko behar zen dokumentazioa.

2. Eskola horrek hemendik aurrera emanen dituen irakaskuntzak izanen dira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, eta “instrumentuen praktikaren arloan”, espezialitate hauek: Akordeoia, Gaita, Gitarra, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Trikitia, Tronpeta, Txistua eta Biolina.

3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

5. Ebazpen hau Zaraitzuko Ibaixaren Batzordeari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Eskola informazioa kudeatzeko Bulegora igortzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2116784