277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

222/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2021eko urriaren 25ean egindako proba).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 107/2020 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2021eko deialdia onetsi zen.

A, B eta C kategorietako gas instalatzaileen, garabi-dorreko operadoreen, petrolio-produktu likidoen instalatzaileen (II. kategoria) eta galdaretako operadore industrialen gaikuntzarako bigarren deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak proba horiek gainditu dituzten pertsonen zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak, 2021eko bigarren deialdiari dagozkionak, gainditu dituztenen zerrenda. Proba horiek urriaren 25ean egin ziren.

2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea presta ditzan A kategoriako gas instalatzaileen, petrolio-produktu likidoen instalatzaileen (II. kategoria) eta galdaretako operadore industrialen lanbide gaikuntza egiaztatzeko agiriak eta garabi-dorreko operadore txartelak, kasuan kasuko azterketak gainditu dituzten pertsonei emateko, arlo bakoitzerako ezarrita dauden betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu ondoren.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko azaroaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA

A kategoriako gas instalatzaileen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

–Izen-deiturak:

ASCASO LAGUNA, DANIEL

IBIRICU GIL, JAVIER

MARTINEZ GIL, JUAN CARLOS

MESINO RODRIGUEZ, IBAN

MORALES DEL RIO, FRANCISCO JAVIER

Garabi-dorreko operadore txartela lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

–Izen-deiturak:

APEZTEGUIA RUIZ, JUAN MARIA

ARBIOL DORMAL, HARITZ JAVIER

BENGOCHEA IRIGOYEN, ION

FLORES GALARZA, IGOR

GANUZA JURIO, MIKEL

JIMENEZ SEVILLANO, GABRIEL ANGEL

LARREA LARRAZ, KEPA FILIPE

LAZKOZ REPARAZ, ENEKO

MARTINEZ CIRAUQUI, RICARDO

MAZA GONZALEZ, SEGUNDO FRANCISCO

PEÑA SANCHEZ, IVAN

TAJUELO URRUTICOECHEA, SERGIO

ZABALETA ARANGOA, JUAN IGNACIO

ZIGANDA IGARTUA, IMANOL

Petrolio-produktu likidoen instalatzaileen (II. kategoria) gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

–Izen-deiturak:

IBAÑEZ MUGICA, MIGUEL MARIA

Galdaretako operadore industrialen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

–Izen-deiturak:

ALVEAR CURIMILMA, CARLOS ALBERTO

ARANA IRIRATE, RUBEN

AREVALO OTXOA, JON

BANDRES CABALLEROS, FRANCISCO JAVIER

CABELLO FERNANDEZ, ALEJANDRO

CALLEJA FERNANDEZ, DIEGO

CALVO FERNANDEZ, RAUL

CAMACHO PEÑA, IÑIGO

CHAMORRO USOZ, JAVIER

ESPLIGARES HORNO, ALBERTO

FRESÁN OROZ, SERGIO

GARCIA ESCALONA, RUBEN

GARCIA LEGORBURU, JESUS M.ª

HUALDE USOZ, ALBERTO

JUAREZ, ANDREA FERNANDA

LOPEZ TELLERIA, IMANOL

LOZANO BORJA, JAINER

MARTINEZ ECHEVERRIA, JESÚS MIGUEL

MENDIETA ALEGRIA, RUBEN

MESA CALLEJA, IÑIGO

OTEIZA IRIBARREN, JOSU

RODES VEGA, ÁNGEL

RODRIGUEZ ALEJOS, OSCAR

SAN MARTIN SANCHO, IGNACIO

SANCET TANCO, MIKEL

SOLA IDIAZABAL, ALEJANDRO

Iragarkiaren kodea: F2116796