277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

21D/2021 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita “Sindicato Iniciativa Taldea Ekimena Sindikatua” (sigletan Iniciativa Taldea Ekimena ) izeneko sindikatuaren eraketa (gordailu zenbakia: 3100057).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Jose María Beruete Ventura jaunak egin zuen, 31/2021/000129 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2021eko urriaren 27an. Zuzenketa 2021eko azaroaren 2an egin zen.

Miguel Angel Loinaz Sala, Jose María Beruete Ventura, Arturo Garcés Fernandez, Francisco Javier Martinez Larumbe eta Jose Luis Goñi Urrutia jaunek izenpetu dituzte estatutuak eta eraketa-akta, guztiek sustatzaile gisa.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: San Migel kalea 20, 1., 31001 Iruña (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko azaroaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2116799