2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 629., 630. eta 631. lurzatietan. Hasierako onespena
Iguzkitzako Barrutiko Udaleko alkate udalburu José Ignacio Urra Fernándezek, 2021eko azaroaren 22an eman Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat katastroko 4. poligonoko 629., 630. eta 631. lurzatietan, Juan C. Esquíroz Noble nekazaritzako ingeniariak sinatua, errepidearekiko gehienezko eraikuntza-lerrokadurak aldatzeko, 3 m-ko tartea ezarririk lurzatiaren mugekiko (7,2 m errepideko marra zuritik), egun ezarririk dagoen 18 m-ko tartearen ordez.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Iguzkitzan, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2116569